makor denda
makor denda

Lehenik eta behin, bezeroek zer nahi duten ulertzen saiatzen gara, ondoren haientzako irtenbiderik onena proposatzeko.



Makor dendan PVC zein aluminiozko zurgintzan aritzen gara. Profil ugari eskeinzten ditugu, bezero bakoitzaren beharren arabera. Bestalde, irtenbiderik onena aukeratzeko orduan, etxebizitzaren kokapenaren balorazioa egiten dugu. Horretarako, arazo akustikoak, eguzkiaren intzidentzia edo beharrezko segurtasuna kontuan hartzen ditugu.

Gainera, kanpoko arotzeriarekin lotutako produktu ugari eskaintzen ditugu: toldoak, gortina teknikoak, barandak, kontraleihoak, pertsianak, velux leihoak... Gure helburu nagusia bezeroek tratu guztiz pertsonalizatua izatea da, aholkularitzatik hasi eta aurrekontuak egiteraino. Jar zaitez gurekin harremanetan konpromisorik gabe.

pvc leihoa

PVC leihoak eta ateak


KÖMMERLING sistema dituzten leihoek, merkatuko azken berrikuntzak eskeintzen dituzte isolamendu eta erresistentziaren arloetan. Ingenieritza landu baten emaitza diren prestazioak bermatzen ditu, ingurumena errespetatzen duten materialak erabiliz. Hori guztia KÖMMERLING markaren bermearekin.



Gehiago


rpt leihoa

RPT leihoak eta ateak


ITESAL RPT leihoak gehien aurrezten dutenak dira, epe laburrean zein luzean. Gure leihoak efizienteak dira. Jakin ezazu zer 3 faktore hartu behar dituzun kontuan hori lortzeko. Metalezkoak direnez, merkatuko beste material batzuk baino erresistenteagoak dira haizearekiko, airearekiko eta suarekiko. Diseinu eta kolore aukera guztiak, irekiera erraz eta erosoekin.


Gehiago


kontraleihoa

Kontraleihoak


Ate eta leihoetarako Mallorquina motako arotzeria sistemak, diseinu erakargarria duen ganbera europarraren sistemarekin, kanpoko irekierako orri bat, bi, hiru eta lau eraikitzea ahalbidetzen du, lama finko edo mugikorren aukerarekin.



Gehiago


velux

Velux


VELUX taldeak mundu osoko pertsonen bizi-baldintzak hobetzen ditu, teilatutik sartzen den argi naturala eta airea ahalik eta gehien aprobetxatuz. Gure leihoak edozein teilatutara egokitzen dira (laua edo inklinatua, zaharra edo berria) eta VELUX gortina eta pertsianekin osa daitezke.



Gehiago


gortina

Flexol gortinak


FLEXOL gortinak ezin hobeto egokitzen dira giro ezberdinetara: etxea, dendak, bulegoak edo zentro publikoak. Ehun teknikoekin eginik, aukera ugari eskaintzen dizkigute.



Gehiago


toldoa

Toltec toldoak


TOLTEC toldoek konponbide ugari eskaintzen dituzte eguzki-babesaren sektorean. Toldoak bezeroaren beharren arabera diseinatzen dira. Gainera, motorizatuak izan daitezke sentsore ezberdinekin.



Gehiago


terraza itxiera

Terraza itxiera


Ostalaritzarako terraza itxierak bezero bakoitzaren beharren arabera diseinatzen dira. ITESAL aluminiozko profilen bidez egiten dira, eta TOLTEC-eko toldo desberdinekin konbinatu daitezke.



Gehiago


baranda

Barandak


Barrotedun nahiz beirazko baranda-sistemak, kanpoaldean erabil daitezke, hala nola balkoietan eta terrazetan. Baita etxebizitzen eta bulegoen barneko eskaileretan.



Gehiago

Jar zaitez gurekin harremanetan