Flexol gortinak

FLEXOL gortinak ezin hobeto egokitzen dira giro ezberdinetara: etxea, dendak, bulegoak edo zentro publikoak. Ehun teknikoekin eginik, aukera ugari eskaintzen dizkigute.

gortinak
gortinak

Ereduak

gortina tradizionala

Tradizionalak

Iraganeko estilo tradizionalena islatzen du. Bi zotz lodieretan egina (4 mm eta 8 mm), landa-giroko espazioak apaintzeko gortina ezin hobea da.

gortina bertikala

Bertikalak

Gortina bertikala ezin hobea da leihate handiak eta sabai altuak dituzten gelentzat. Gainera, giro eta instalazio ezberdinak bereizteko irtenbide oso moldakorra da, sabai inklinatuetan, eskaileretan edo horma kurbatuetan.

gortina veneziarra

Veneziarrak

Gortina veneziarra argiaren intentsitatea graduatzeko soluzio aproposa da, bere sinpletasun eta funtzionaltasunagatik. Bere kolore eta sistema sorta zabalak, giro ezberdinetara era hoberenean egokitzea ahalbidetzen du.

gortina tolesgarria

Tolesgarriak

Gortina tolesgarria etxerako bereziki dago pentsatuta. Bere bi akaberek, hagatxoekin edo gabe, estilo erabat bereiziak ematen dizkiote. Hagaxkek itxura modernoa ematen dioten bitartean, tolestura erregular eta uniformearekin, tolestura ezak, ehunaren erorketa naturalagoa ahalbidetzen du, estilo informalagoak sortuz.

gortina tolesdurazkoa

Tolesdurazkoak

Tolesdurazko gortina bat da, egitura, akabera eta kolore ezberdinetako ehunekin, isolamendu termiko eta iluntasun maila ezberdinak eskaintzen dituena. Bilduta dagoenean, okupatzen duen espazioa oso txikia da, eta, beraz, irtenbiderik onena da eskuragarri dagoen espazioa txikia den lekuetan.

argi magikoa

Argi magikoa

Bi bertsiotan (2T eta 3T) eta bi galeria-tamainatan eskuragarri dagoen gortina honek, argiaren sarrera erregulatzeko aukera ematen du, opakotasun handieneko ehun-zerrendak txikienekoen gainean gainjarriz.

gortina biribilgarria

Biribilgarria

Sistema biribilgarrien esentzia da. Irtenbide praktiko honek, amaiera, ardatz eta ehun tekniko ezberdinekin konbinatuz, erosotasuna eta aldakortasuna eskeintzen dio edozein egonaldiri.

gortina mini biribilgarria

Mini biribilgarria

Sitema biribilgarria duen gortina honek, edukiera eta neurri txikiekin, ate eta leihoen gainean gortinak akoplatzeko aukera ematen du.

Panel irristakorra

Panel irristakorra

Kristalezko azalera handiak estaltzeko bereziki egokia da, baita gela berean giro ezberdinak bereizteko.